Esan Ozenki (1991-2001) eta Metak-Kontrakalea (2002-2005) diskoetxe independenteak desagertu ondoren, Fermin Muguruza zuzendariak eta Jone Unanua ekoizpen zuzendariak plataforma berri bat sortzea erabaki zuten. Hala, euren lan musikalak eta zinemakoak modu autogestionatuan editatu ahal izango zituzten. 2006an bertan argitaratu zituzten Kingston-eko Tuff Gong estudioetan grabatutako Euskal Herria Jamaika Clash diskoa eta Jamaikako esperientziari buruzko (eta musika ibilbide pertsonalari estuki lotutako) dokumentala: Bass-que Culture. Ordutik, Talka Records & Films ekoiztetxeak Fermin Muguruzak sortutako edo ekoitzitako diskoak editatu ditu, baina zuzentzen dituen filmak, edota zuzendari-laguntzaile bezala parte hartzen duen horiek.
Argazkia: Ikor Kotx, 2018 irailak 28, Donostiako Zinemaldian