FERMIN MUGURUZA
Nazioarteko proiekzioa duen musikaria, lehenik Kortatu eta Negu Gorriak taldeekin, eta gero bakarka, dokumentalak egiten hasi zen 2006an. Urte horretan, TALKA RECORDS & FILMS musika- eta zinema-ekoiztetxea sortu zuen, eta bertan, jatorrizko soinu banden zuzendari, gidoilari, ekoizle eta sortzaile gisa lan egin du.
Galiziako Amal Jaialdian dokumental onenaren saria jaso zuen “Checkpoint Rock”-engatik, Bartzelonako In-Edit Jaialdian dokumental onenaren saria “Next Music Station” seriearengatik, aipamen berezia Glasgow-ko KRAFTA DOC INTERNATIONAL-en – Art MAKING FILM FESTIVAL “NOLA?”-gatik, animaziozko filmik onenaren saria Monterreyko Nazioarteko Jaialdian “Black is Beltza” filmagatik, eta soinuzko diseinurik onenagatik Iberoamerikako animaziozko Quirino Jaialdian film beragatik.
Argazkia: Ricardo Rubio