WEMEAN
1990eko hamarkadaren amaierako rap, rock eta punk talde suitzarra. Lau emakume aitzindari ausartez osatua, iraultza gizonezkoek abesten zuteneko garaian agertu eta desagertu ziren, Esan Ozenki Records diskoetxeak argitaratutako disko bakarra utziz. Euskal taldetzat hartu genuen askok, emakume musikari euskaldunen eskasia bizi genuen garaian. – BERRIA