TANIA DE SOUSA

‘TANIATANK’, Tania De Sousak (The Dispositives, Zuloak…) grabatu duen bakarkako lehenengo diskoa da 2014ko maiatza eta ekaina bitartean Bonbereneako (Tolosa) estudioan Karlos Osinaga ‘Txap’ injeniari teknikoarekin eta Fermin Muguruzak ekoiztua. Hamabi kantuetan nagusitzen diren pop melodiak ditu ezaugarri bezala artista honen lehenengo lanak. Punk-rock abestiekin topatzen gara, baladak, folka edo “disco” ikuituak ere, elkarren artean lotzen duen homogeneotasun bat lortuz. Taniak berdin eta desberdin sonatzen du proportzio berean kantu bakoitzean, norabide bat mantenduz hitzetan non amodio/desamodiozko eta barneko sentimenduzko gaiak nagusitzen diren. Nahiz eta bakarkako bideari ekin, lagunez osaturiko talde batez babestuta dago: Fermín Bouza (Gitarra, koroak eta sintetizadoreak), Maitane Alonso (Baxua) eta Ander Del Sol (Bateria). Disko honetan ez dira falta izan artista gonbidatuak: Maite Mursego, Koldo Soret (Sur!n Kaos, Niña Coyote eta Chico Tornado), Lonbi, Igor Fino eta Jontron, Fermin Muguruzaren haize sekzioa, Xabi Solano (Esne Beltza) eta Mikel Azpiroz (Elkano Browning Cream). Bakoitzaren nortasunak izan du bere eragina diskoan, lan koral bat osatuz, emaitza harrigarriak lortuz soinu aldetik. Taniaren taldeak zuzeneko estreinaldia ezin hobea izan zuen, uztailaren 9an Manu Chaok Donostiako Zurriolako hondartzan eskainitako kontzertua ireki baitzuten. Eta irailetik aurrera jarriko dira martxan gelditu gabe.