SEN
Sen taldea 1999an sortu zuten Haritz Harreguy Larrua Truk eta 4 Itzal taldeetako gitarristak, Aitor Uriarte Latzen taldeko abeslariak eta Aiheko Zubimendi bateria jotzaile eta Mixil taldeko partaideak. Norbere aurreko proiektuetan landutako soinu gogorrak atzean utzita, Senek oinarri sendoko pop-rocka landu zuen hiru diskotan, gitarreroa beti eta malenkoniatsua askotan. Sortu eta bost urtera desegin zen taldea, 2004an, baina 2013an berriz elkartu zen zenbait kontzertu emateko. Harreguy zuzeneko eta estudioko teknikari gisa nabarmendu da azken urteetan. – BADOK ATARIA