SORKUN
Sorkun Rubio Kashbad taldeko kantaria da, baina bakarkako ibilbidea ere jorratu du. Ahots dohain apartak dituen kantaria da, eta orain arte grabatutako lau diskoetan, stoner-rocka, elektronika, reggaea, popa, funk eta blues doinuak bere egin ditu. Halaber, Fermin Muguruza abeslariaren diskoetan kolaboratu du maiz eta haren zuzeneko taldeetako partaide izan da hainbat urtez. Bere azken diskoa Ziklomorphosia da. – BADOK ATARIA