SELEKTAH KOLEKTIBOA
Selektah Kolektiboa euskaraz abesten zuen lehen hip hop taldea izan zen. Musika beltza hainbat bidetatik (jaiak, irratsaioak, fantzineak…) sustatzea helburu zuen lagun talde zabalago baten barruan sortu zen. Wanka (ahotsa), Daddy Jeff (ahotsa), MC Molte (ahotsa) eta DZ (disko jartzailea) ziren taldekideak. Bi disko, Selektah Kolektiboa (Esan Ozenki,2000) eta Esperientzien etorbidetik (Esan Ozenki, 2002), kaleratu ondoren, 2005ean desegin zen taldea. – BADOK ATARIA