R

R edo Erre taldearen hastapenak 1995 urtean kokatzen dira, Andoain herriko lau gazteek post rock talde bat osatzea erabakitzen dutenean. 2000. urtean ematen dute argitara 10 abestiz osatutako estreineko lana “R”. 2002.ean, “Villa de Bilbao” lehiaketan euskal herriko talde onenaren saria lortu ondoren, Munich-eko Theatron jaialdian jotzeko gonbitea jasoko dute. 2003.ean Andoaingo Jomes Hamilton estudioetan grabatutako “Hedatuz” diska kaleratzen dute Metak disketxearekin, 10 kantuz osaturiko lehen lan luzea. – EUSKAL MUSIKA KATEA –