M.A.K

Euskarazko lehen rap taldeetako bat izan zen M.A.K., eta Selektah Kolektiboaren kasuan bezala, Fermin Muguruzaren babesa jaso zuen hastapenetan. Hiru disko argitaratu zituen, herensugearen inguruko trilogia bat osatuz: Suari darion keaSuaren gara errauts errekai eta Hautsa bizigai. Izenaren hiru hizkien esanahia aldatu zen diskotik diskora: Mikrofon Addikt Klan (Wu-Tang Clan talde estatubatuarra gogoan), Musika Komando Armatu eta Mugimendu Anarkistak Kalera. – BADOK ATARIA