LIN TON TAUN
Zestoako (Gipuzkoa) seikotea lehena izan zen euskaraz trikia eta rocka ezkontzen. Horrekin lortu zuen 90eko hamarkadako talderik arrakastatsuenetakoa izatea. Gerora, bestelako rock moldeetara eboluzionatzen joan zen, trikia eta rap-a alboratuta; horren erakusle dira kaleratutako lau diskoetatik azkeneko biak. Taldeak zeresan handia eman zuen, besteak beste, Espainiako Dro diskoetxearekin diskoak euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan kaleratzeko egindako kontratuarengatik. 2013n berriz elkartu eta eszenatokietara itzuli zen. – BADOK ATARIA