LIF

Taldearen jatorria 1993n koka daiteke, Hondarribiako sei lagunek Live In The Attic taldea sortu zutenean. 13 urteko batazbestekoa zuten, eta nagusienek DHO amaitu berria zuten. 1998n, taldekide baten heriotzaren ostean (“Kinki”), taldea Lif bihurtu zen eta bere lehen demoa grabatu zuten: Panttera (ahotsa), Trasformer (gitarra), Txintigngoma (gitarra), Txise (bajoa) eta Ángel (bateria) ziren taldekideak. Euren herrikoak ziren Dut taldearekin zeukaten laguntasunak hauek kontzertu batzuetan teloilari izateko eskaintza egitea ekarri zien. Gutxi beranduago, Esan Ozenkik LP bat grabatu ea Fermin Muguruza eta Dut-en teloilariak izateko aukera eman zien, Euskal Herritik kanpo jo eta taldea ezagutarazteko parada izanez. – WIKIPEDIA