LES MECANICIENS
Les Mecaniciens talde berezia izan zen euskarazko musikaren eszenan. Jabier Muguruza kantariaren inguruan, musikari talde zabal bat elkartu zen, eta ironia eta umorea erabiliz Euskal Herriaren beste ikuspegi bat eman zuen, askotariko doinuen erritmora: jazza, musika latinoa, afrikarra, popa… Apenas iraun zuen hiru urte, baina beste horrenbeste disko utzi zituen: Erabakia (1991), Ia xoragarria (1992) eta Euskadi, jende gutxi (1993). – BADOK ATARIA