KURAIA
Punk-rockaren eta 70eko hard-rockaren oinarrietatik abiatuta, Kuraiak bat egin zuen 2000ko hamarkadaren hasieran nazioartean lantzen ari zen energiaz gainezkako rockarekin. Joseba Poncek (Dut, Lisabö) eta Fernando Gimenok (El Corazón del Sapo) bultzatu zuten proiektua, baina laukote trinko eta sendo gisa egin zuen zazpi urteko ibilbidea. Tarte horretan, gitarra sutsuetan eta erritmo bizi nahiz astunetan oinarritutako rock-and-rolla zabaldu zuen hiru diskotan. – BADOK ATARIA