KORTATU

1983. urtean abiatu zen euskal rockak eman zuen talderik ezagunenetariko baten ibilbidea. Fermin Muguruzak (gitarra eta ahots nagusia), Iñigo Muguruzak (baxua eta koruak) eta Javier Armendariz Treku-k (bateria) osatu zuten taldea, Irunen (Gipuzkoa). Dibertsioa eta aldarrikapena nahastu zituzten abestien hitzetan, ska-punk, rock eta rap doinuak jorratuz. Estudioko hiru disko, zenbait single, EP bat eta taldearen testamentua den Azken guda dantza (1988) zuzeneko diskoa kaleratu zituzten. Lau urte eskasetan 280 emanaldi egin zituen. – BADOK ATARIA