KING MAFRUNDI
Afrikar eta reggae musikak jorratu zituen King Mafrundi taldeak 90eko hamarkadaren erdialdean. Jimmy Arrabit bateria jotzaileak (Itoiz) sortu zuen, Ipar Euskal Herrian bizi ziren Senegal, Afrika Erdialdeko eta Guadalupe Uharteko musikari batzuekin batera. Hortaz, euskaraz ez ezik, uolof eta mandinga hizkuntzetan ere abesten zuen. Bi disko argitaratu zituen desegin aurretik. – BADOK ATARIA