JOXE RIPIAU

Iñigo Muguruza musikariak (KortatuDelirium TremensNegu Gorriak) Sergio Ordoñez (Esne BeltzaPatxuko Nice) eta Jabier Muguruza anaiarekin 1996. urtean sortutako taldea da Joxe Ripiau. Aurrerago, Asier Ituarte tronboi jotzailea batu zitzaien. Dominikar Errepublikako Perico Ripiao izeneko taldeen eredua hartuz, dantzarako musika karibearra landu zuen Joxe Ripiauk lau diskotan. 2000. urtean desegin zen, eta Iñigo Muguruzak Sagarroi sortu zuen. – BADOK ATARIA