JAUKO BARIK
Euskal Herrian emakumez bakarrik osaturiko rock talde bakanetakoa izan da Jauko Barik. Enara Mateok (baxua eta ahotsa), Itsaso Gutierrezek (gitarra, ahotsa, biolina) eta Haizea Loirak (ahotsa, bateria) osatu zuten, 90eko hamarkadan, Donostiako Buenavixta etxe okupatuko lokaletan, eta bi disko kaleratu ditu, bat-batekotasuna darien kantu indartsuz osatua. – BADOK ATARIA