IRUN LION ZION IN DUB
IRON ZION / IRUN ZION Jamaikako Tuff Gong estudioaren sarreran ikusten nuen egunero: “IRON ZION” murala. Hortxe imajinatzen nuen egunero murala eraldatuta nire herriaren izenarekin: “IRUN ZION”.
IRON : Burnia, baina baita ere indartsua, zerbait edo norbait sendoa, gogorra, irmoa, tinkoa. Euskaraz ere existitzen da iron hitza: egokia, onuragarria.
IRUN: Hiria, baita irun, iruten ere, eta iraun, bizirik iraun, egon, segitu. Bide ezberdinek bat egiten duten gunea
ZION: reggae musikaren mundo ikuskeran erabiltzen den kontzeptua, geosimbolikoki, lur santua edo paradisua azaltzeko, eta zonalde zehaztua bezala: Afrikako kontinentea. Babilonia edo esklabutza eragiten duen sistema hautsi eta Zion sortu, mundo juxtu bat. Lurra bera litzateke beraz Zion. Altxa zaitez, zutik, borrokatu zure eskubideen alde: Get up, Stand up, Get up for your Rights.
DUB: “Sortzeko, dekonstruktibismo DUBa” abesten nuen “Baxua eta Lurra” kantuan. Bass-que Culture, bass culture, soinu hipnotiko eta sortzailearen eremua, basque kulturarekin bat eginiko loturaren testigantza jaso nuen. Beti bizirauten, errebeldiaz. Rebel music. Eta DUB-a, desegituraketa sistematiko ariketa instrumentala, deseraikuntza prozesu ausarta, kubismo sonikoa, elkar topatzeko lurralde librea. Elkargunea.
IRON LION ZION: Bob Marley-en matxinadarako deia. IRUN LION ZION in DUB: Irun konexioa. Bere bidegurutzean, sortzaile ezberdinak elkartzen diren Dub musikaren eremu askea.
“Entzun ezazu lehoi asmatikoa”

