FERMIN MUGURUZA

Euskal kantugintzaren azken mende laurdeneko protagonista nagusietakoa da Fermin Muguruza, Kortatu taldearekin lehenengo, Negu Gorriak-ekin ondoren, eta azken hamar urteotan bere izenaz aurrera eraman dituen proiektuekin. Ska, punk eta rock doinuak jorratu ondoren, rap eta hip hop kultura bereganatu zuen, eta azkenaldian batez ere reggaeak erakarri du bere arreta. Musikari, abeslari, disko sustatzaile, zinema zuzendari, euskaltzale, internazionalista… baina guztiaren gainetik komunikatzaile itzela da Fermin Muguruza. – BADOK ATARIA