ETSAIAK

Lekeition (Bizkaia) sortu zen Etsaiak, 1987an. Azken hamarkadan Euskal Herrian izan den hardcore, punk eta trash talderik arrakastatsuenetakoa da. Erritmo azkar eta bortitzak eta hitz salatzaile eta aldarrikatzaileak landu ditu hogei urte hauetan, eta hasierako estilo eta izpirituarekiko fideltasun handia erakutsi du. Nolabait, 80ko hamarkadako taldeen punk filosofiaren ordezkaria izan zen 90eko hamarkadan. Lauzpabost urteko geldialdiaren ostean, 2008an agertokietara itzuli zen, Apurtu arte izeneko diskoa aurkezteko. – BADOK ATARIA