ERASO!
Zarautzen (Gipuzkoa) 1996. urte bukaeran sortutako taldea da Eraso!. Hastapenean, Estigia eta Anestesia herrikideen ildo beretik, thrash metal gordina jorratu bazuen ere, berehala hardcore eta rock alderako bidea hartu zuen. Erantzunik gabe (Mil A Gritos, 1999) aurreneko diskoan abiatu zen gipuzkoarren garapen musikal etengabea, eta gerora argitaratu dituzten beste bost diskoekin berretsi dute. Argazkia: Eider Iturriaga – BADOK ATARIA