EH SUKARRA
Mikel Gorosabel ‘Norton’ eibartarrak gidatu du EH Sukarra taldea haren sorreratik. Hogei urtetik gora igaro dira Gaztea irratiak antolaturiko lehen maketa lehiaketa irabazi zuenetik, eta geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, horietako bat zuzenean. Bide horretan, Facundo Amador eta Cesar Tejada alboan izan ditu Gorosabelek, baina azken bi diskoetan —Uhinak (2013) eta Azken gezia (2015)—, beste musikari batzuengana jo du. Rock klasikoaren ordezkaria da EH Sukarra. – BADOK ATARIA