DELIRIUM TREMENS
Euskal rockaren bigarren kolpearekin batera sorturiko taldea da Delirium Tremens. Hiruko gisa abiatu zuen ibilbidea, baina IƱigo Muguruza batu ostean laukote bihurtu, eta horrela jarraitu zuen 1991. urtera arte, desegin arte. Andoni Basterretxea kantariaren ahots urratuak, gitarra jotzeko era bereziak eta kresala usaineko hitzek nortasun berezkoa eman zioten Delirium Tremensen musikari. 2022. urtean eszenatokietara itzuli da taldea, disko berri batekin. – BADOK ATARIA