DEABRUAK TEILATUETAN

M-ak taldearen izen bereko kantu baten izenburua hartuta, ikastolan elkar ezagututako lau lagunek Deabruak Teilatuetan sortu zuten 1991n. Hardcorea, melodia itsaskorrak, literatura eta poesia modu dotorean jantzita, lau disko kaleratu dituzte. Eta horietako ia guztietan Kaki Arkarazo soinu hartzaileak esku hartu du, bosgarren deabru bilakatuta. 1998an taldearen ibilbidea etetea erabaki zuten eta Ubeda anaiek Bide Ertzean sortu zuten, baina 2007an beste disko bat grabatu zuten, 1973. – BADOK ATARIA