DANBA
Bilakaera handia izan zuen Danba taldeak ibilbide osoan. Hasierako punk zikin eta basatia jorratzetik ska doinuetara eta azken aroko funk, metal eta rock nahasketara egin zuen aldaketa, baita gaztelaniaz abestetik euskaraz egitera ere. Taldearen jarduera 1984. urtean abiatu zen Laudion (Araba), eta hiru disko argitaratu ostean 1994an betirako desegin zen. – BADOK ATARIA