BETI MUGAN
90eko hamarkadaren hasieran Hondarribian (Gipuzkoa) sortutako talde hau izan zen, askoren aburuz, Euskal Herrian noise-rock doinuak jorratu zituen lehenengoa. Askotariko eraginak barneratu zituen, The Nomadsekin hasi eta Neil Young, Pixies eta Sonic Youth-ekin segitu, doinu akustikoak eta distortsioa uztartuz rock&roll, hardcore eta pop kantu zuzen eta itsaskorretan. Taldea 1994an desegin zen, disko luze bat, Oreka desorekan, eta Hondarribiko beste talde batzuekin partekaturiko lana, Underribi, kaleratu ondoren. Haatik, 2010ean berriz agertu zen, eta kantu berriak lantzen hasi zen. – BADOK ATARIA