BETAGARRI

Gasteizko zortzikoteak erakutsi du badagoela ska-rockarentzat lekua bai Euskal Herrian eta bai gure mugetatik kanpo ere. Ez hori bakarrik: dagoeneko hamar disko ditu kalean, zuzenekoak eta bertsioenak barne, eta herri zapalduen alde eta gehiegikerien kontrako hitz zuzenak helarazita, gai da plazetan jendetza dantzan jartzeko. Hizkuntza eta doinuen mestizajea aldarrikatzen du Betagarrik. Hatortxu Rock jaialdian emango du azken kontzertua, 2017ko uztailaren 28an. – BADOK ATARIA