BAP!!
Bap!! taldea 1983. urtean sortu zen, eta Andoaingo gaztetxearen babesean eman zituen lehen pausoak. Hasierako urteetan Ingalaterrako punk doinuak izan zituzten eragin nagusi, baina, urteak pasa ahala, AEBetako hardcorea eta erritmo ausartagoak bereganatu zituzten. Euskal Herrian izan den hardcore talderik esanguratsu eta estimatuenetakoa bilakatu zen. Taldearen errautsetatik Inoren Ero Ni sortu zen, 2002. urtean. Halaber, Bap!!eko zenbait partaide Anari abeslariaren taldeko kide dira. – BADOK ATARIA