BALDIN BADA

80ko hamarkadaren erdian sortu zen Baldin Bada, Irunen (Gipuzkoa), Rock Radikal Vasco mugimendua puri-purian zegoenean. Haatik, garapen musikal oparoa izan zuen taldeak diskoz disko: punk eta ska doinu arrakastatsuetan abiatu zen lehen bi lanetan, reggae giroko abestiak maisutasun handiz landu zituen Lurralde kolpatua diskoan, eta metal indartsua edo rock iluna jorratuz burutu zuen ibilbidea. Taldeak lau disko utzi zituen, eta 1996. urtean desegin zen. – BADOK ATARIA