BAD SOUND SYSTEM
Irungo DJ eta MC kolektiboa. Maiz Fermin Muguruzaren Dub Manifest zein Kontrabandaren emanaldiak itxi izan dituzte Euskal Herrian. Esku artean dakartena Lesakako Zambra aretoan Fermin Muguruza Kontrabadarekin batera egindako kontzertu bateko sesioa da. Hip hop, rap, dance hall, ragga eta free style… Azken urteotan Euskal Herrian zehar Bad Sound Systemak, selektah Stepiren eskutik egindako Reggae – Dancehall saioetatik “riddim” indartsuenak aukeratu eta Imperio Sabioko Masta nahiz HR-ko Brujo eta Kenitra MCekin batera Bad Sound System berriari forma ematen hasi ginan. Reggae doinu klasikoetatik, Dancehall doinu berrietaraino doazen jamaikar “riddim”etan Masta Brujo eta Kenitraren errimak egokitu eta 2003an zehar Dj Sucioren laguntzaz hainbat kontzertu egin ondoren, Lesakan, Zambra aretoan, 2004ko Urtarrilaren 3an Fermin Muguruza Kontrabandarekin egindako saioa CD honetan jaso dugu KONTRAKALEAren laguntzari esker.



