ANARI

Bere burua definitu du Anari Alberdik orain arte argitaratu dituen bost diskoen bidez. «Lehenengo diskoa Gasteizen egin nuen, Azkoititik kanpo; Habiak bikoteari buruzko gogoeta izan zen; eta Zebra bakarrik egotetik eginiko gogoeta da», adierazi izan du. Irla izanZure aurrekari penalak eta Epilogo bat diskoek osatzen du Anariren gaur egun arteko ibilbidea, estudioko grabazio luzeei dagokienez. Indar emozional handiko kantuak sortzen ditu musikariak, rock elektriko gordinaz eta hitz landu eta zainduez baliaturik. – BADOK ATARIA