XABIER MONTOIA
Hertzainak taldearen sortzaile izan zen Josu Zabalarekin batera, eta taldeko abeslaria, lehen hiru urte aztoratu haietan. Estreinako diskoa grabatu baino lehen, taldetik kanpo geratu zen, eta, urte batzuk geroago, M-ak izeneko taldean agertu zen, besteak beste Kaki Arkarazo eta Angel Katarainekin batera. Talde horretako ahots nagusi gisa hamarkada batez jardun eta gero, bakarkako ibilbideari ekin zion 1995. urtean. Euskal literaturan ere nabarmendu da Xabier Montoia idazlea.