1. Sorkun
    Duna

    Duna


  2. M072CD CD

    Dunak kaktusa irentsi du
    [Fermin Muguruza]

    Haizeak metatutako hareak osaturiko muinoa. Duna. Kashbad gelditu zenetik Sorkunek aurkezten digun bigarren lana. Film birtual baten soinu banda balitz bezala agertzen zaizkigu irudi musikatuak. Ispilu ezberdineko laberintoan errealitate paraleloak  marrazturiko gidoia. Basamortua eta kostaldea. Mugikortasunaren aldarria irudi estatikoaren aurrean, horregatik mendien artean duna aukeratzen da, aurrean dugun paisajea alda daitekenaren seinale edo nahia. Ikerren programazioak eta Liberen teklatuak abiapuntutzat.  Euskararen atzizkia bakarlari gisa, duna, daukana, dakiena.

    Sorkunek zuzendari lana hartu du baita protagonista nagusiarena ere, eta bere burua zuzentzeko hartzen duen lehenengo planoa arriskutsua da: “Nahiz eta dantzan jarraitzen atsegin, nahiago dut biluztea”. ATMOSFERA, lehenengo kantutik, biluzik azaltzea erabaki du. Hemendik aurrera ez du tokirik utziko maskaren dantzarako. Atmosferan sufrea izekitzen eta ilegurizko gortinak. Igor Ruizen saxoak markatuko du soinu ezberdintasuna disko osoan zehar, Morphine taldea omenduz, Van der graaf Generator bandako Dave “Jaxon” Jacksonen impresionismoa gogora ekarriz.
    NON ZAUDE. Bigarren kapitulua edo kantua atsedenik gabe sartzen da, beltzera funditu gabe. Urte oso bat eman nuen biran Igor saxoa, Atxus bajularia eta Sorkunekin “In-komunikazioa” diskoa aurkezten. Hark “Mulholland Drive” pelikulari egiten zion keinu baina honek “Twin Peaks” saila dugu, David Lynchek “Dune” izeneko pelikula ere sinatu arren. “Ez didadu min gehiagorik egingo. Librea izan nahi dut. Orain.” Potemkin taldeko Tzutzik tentsionatuko du giroa bere muturreko ahotsarekin. HELDU NAZAZU. “Ezkutatuta bizi izan zara. Heldu nazazu, alboan nagoela”. 70. urtetako ekintza sekuentzia batean irudikatua. ARMIARMA. “Esaten saiatzen ari naiz, ukitzen saiatzen ari naiz”. Emozioak transmititzen, larritasun itogarria sortzen, zortzi minutuko teinkadura askatzeko RESCUE ME, Areta Franklinen errebisioarekin. Afrika taldeko Rafa Peredak programaturiko drum´n´bass nahasten da Unai Azkune eta Kashbadeko Gorka Sesmaren bossanova giroko kitarrekin. Oasia aurkitu edo eraiki dugu besoak zabalik eta bueltaka helize bat bilakatuta, hegal egiten. Basamortua dantza pista erraldoi bat dugu kostalderantz garamatzana. “Erreskata nazazu, har nazazu zure besoetan”. LURRA. Lurra hartzeko tenorea. Estraineko diskotik berreskuraturiko kantua Kandaren kitarra eta ahotsaren bidez soilik. Duna eraldatzen da mendi berdea bilakatuz, baina bizitzaren gogortasuna ikusirik arnasa izozten da. Mendia izozten da aurrean glaziar bat agertuz. 7x4.  Ziklo logiko balitz bezala, bihotzeko soraiotasuna azaltzen zaigu. Musikaz dotore horniturik. “Munduari ohikatu. Minaren lekura banoala. Sufrimenduaren sabela naizela. Haizea ukitu, zure alaitasun bakarra”. AUTOLESIONATU. Mugak irudikatuz. Basamorturantz, Ry Cooder-en kitarra “Paris-Texas” bailitzan. Gero sofistikazioa eta minimalismoa eskutik. Min fisikoak anestesia al dezake barnekoa? Lurra, 7x4 kantuan hazieari deia, hemen ura “Baso bat ur hiri bustietan”. NOSFERATU. Sua falta zitzaigulako naturako funtsezko elementuak osatzeko. Home baterijoleak piztuko du. “Gau honetan beldurra galdu dut”. Erritmoak eta tenpoak zenbait leherketetara eramaten gaitu. Amaiera izan ziteken baina ez. Beste pieza bat dator. HATOR. Istorio honen hasierara jaurtikitzen gaituen deserrotzea, bukle amaitezin bat lortu nahiko balute bezala. Funky rock doinuen bidez aipatzen da euskal kantu tradizionala “Hator, hator mutil etxera”, desira bat deskribatzeko. “Nongoa naiz. Nondik nator. Inork esango al dit niri hator hator?”.  Lole y Manuelek abesten zuten: “Eguzkiak, gazte eta indartsu, ilargia garaitu du”. Hemen, dunak kaktusa irentsi du.

    01 Atmosfera
    02 Non zaude???
    03 Heldu nazazu
    04 Armiarma
    05 Rescue me
    06 Lurra
    07 7x4
    08 Autolesioa
    09 Nosferatu
    10 Hator

TWITTER
BIDEO

No more tour (trailer)