1. Sorkun
    Onna

    Onna


  2. M020CD CD

    Kashbad taldeko ahots ezagunak, baita Fermin Muguruza Dub Manifest taldean ibilia, bakarkako lehen diskoa kaleratuko du urria amaitu aitzin. Xabi Strubell (Dut) Gorka Sesma (Kashbad) eta Fermin Muguruza bera bezalako musikariekin batera egindako zirriborroetatik abiatu eta talde berri bat osatu ostean entsegu lokalean landuriko kantuak aurkezten dizkigu estreinako lan honetan. Taldea osatzen dutenen artean, Kanda eta Atxus (neubat taldeko baxujole eta gitarjoleak), Home (Exale taldeko baterijolea) eta Iker (Atomoog) programaketen arduraduna daude. Grabaketa, nahasketa eta ekoizpena beste bi ezagunen esku izan da, Karlos Osinaga (Lisabö) eta Haritz Harreguy (Sen).. Musikan bataioa 1995. urtean izan zuen Kashbad taldearen estreinako diskoarekin. Ondotik eta Kashbadekin hiru disko egin dituela ahantzi gabe hamaika talderekin kolaboratu du, besteak beste Negu Gorriak, Fermin Muguruza, Joxe Ripiau, Ekon, Flitter... Oraingoan bakarka baina ez bakarrik ageri zaigu. Bakarka bere proiektua dugulako, goitik behera berak pentsatu eta garatua. Eta ez bakarrik, bere ideiak gauzatu eta hauek garatzeko lagun talde hurbil bezain zabala izan baitu alboan. Horrela kantuen konposaketa prozesuan Xabi Strubell (dut eta Anari) eta Gorka Sesma (kashbad) gitarra joleak baita Fermin Muguruza izan ditu ondoan. Aipatutakoekin kantuen nondik norakoak finkatu eta entsegu lokaleko lanean murgildu zen beste lan talde bat osatu zuela horretarako. Kantuek talde soinua izatea zen bere nahia, kantuak hazten ikustea, kantuak talde soinuan birdefinitzea. Eta horrela egin du Gasteizko musikari batzuk bildu eta taldea osatzean, Kanda eta Atxus (biak Neubat taldean) Home (Exale taldeko baterijolea) eta Atomoog-eko Ikerrekin. Guztiokin osatu du diskoak jasotzen duena. 12 kantu non rockak betetzen dituen zoko guztiak, rocka modu ireki batean ulertua, gogorra hala eskatzen duenean eta sosegatuagoak diren pasarteei lotsarik gabe leku uzten zaien uneak ere eskaintzen ditu, elektronikarekin giroak proposatzen ditu, pop ukituak ahotsetan... Sorkunek patroiak ez ditu gustuko, ez da estilo itxien lagun eta horrela kantuak ez dira plano batean bakarrik mugitzen, aberatsak dira, ñabardurez beterikoak. Arazo edo konplexu handirik gabe egiten dute stoner eta hardcore eta rock eta pop eta bestelakoen arteko bidaia, kantuaren arabera lan egiten dute, kantuak eskatzen duena gehitu edo kenduz. Onna, japonieraz emetasuna adierazteko hitza dugu eta diskoaren izenburua izateaz gain hitzetan errepikatzen den zerbait dugu, marrazten dituen gorputzaren paisaietan lurrarekin bat egitean edo hil arteko maitasunaren arrazoia ematen duenean, torturari eta generozko biolentziari buruz ari zaigunean, sexua eta gozamena aldarrikatzen duenean, harremanak eten eta hausnartzen duenean, gurasoen eta seme alaben arteko harreman eza.... Taldean landutako bakarkako lan bat da onna, Sorkunen lehendabizikoa.
    02 Ezamodioa
    03 Gizaki hauskorra
    04 Pistola aluan
    05 Mamua
    06 66
    07 Argazki bat zuri beltzean
    08 Garrasi
    09 Atetik
    10 Al ejtilato
    11 Hatzak
    12 Emeki
    M020CD

TWITTER
BIDEO

No more tour (trailer)