1. Afrika
    Entzun

    Entzun


  2. M048CD CD

    Sarri ikusi izan dugu agertokietan eta sarri ere hainbat diskotan entzun kolaboratzaile gisa (aspaldian Etsaiak taldearekin eta azkenekoz Fermin Muguruzarekin). Hau, Ekuatore Gineako euskaldunak, bere izenez sinatzen duen lehena da eta euskal musikari haize berriak dakarzkio, izan ere elektronika, r'n'b, soul eta beste zenbait iturrietatik edaten duen musika duzu, hasieratik harrapatuko zaituen ahots batek gidatua. AFRIKA BIBANGek eskarmentu handia du zuzeneko abeslari lanetan. Euskal talde askotan bigarren ahotsak egin izan ditu, tartean Etsaiak, Keu eta Ke Rulerekin. 2001 eta 2003 urteen artean bestelako egitasmo musikaletan hartu zuen parte, besteak beste hainbat diskoteketan izen handiko Djekin batera (Dj Oliver, Sebastian Gamboa, Dj Pipi) edota “Rudo & Friends Sound System” zuzeneko house taldearekin batera. Hauekin 2003an 30 kontzertutik gora eman zituen house musika lantzen duten areto ezberdinetan Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Gijon, Biarritz, Bartzelona, Vigo, Malaga eta beste hainbat tokitan. Fermin Muguruzarekin zenbaitetan kolaboratu eta honek bakarkako lan bat egin zezan maiz hitz egin ostean, 2003ko udaran “Rudo & Friends Sound System” taldeko gitarra jole den Israel Monzoncillorekin eta Ernesto Maestro ekoizle eta konposatzailearekin lanean hasten da eta zenbait zirriborro osatu. Gerora, 2003ko azaroan, Fermini demo gisa aurkeztu ziotena hain zuzen ere. Ferminek bere gain hartu zuen diskoaren grabaketa Metak diskoetxearekin batera, eta bi hilabetez diskoak izango dituen behin betiko arregloak lantzen hasten dira. Horrela Kontrakalea Metak kalean ipintzen du diskoa maiatza hasieran. Diskoak euskal musikari atxikitzen zaizkion zenbait estereotipoekin apurtu nahi du, distortsionaturiko rocka eta folkarenak, eta musika landuago bat eskaini Soul, Jazz eta R&B ukituekin. Hein batean Afrikak jaso dituen eraginengatik baita ekoizle izan diren Israel eta Ernestorenak. Diskoan aurki daitezkeen kolaborazioak anitzak dira, Jon Urrutia latin pianoak Borja Barruetaren bateriak (egun Carmen Parisekin), Gorka Escauriazaren funk baxua, Travis Flinten scratchak, Sorkunen ahotsa, eta Fermin Muguruza eta bere Kontrabandako zenbait kideren partaidetza.
    01. Horren beste komeria
    02. Aparteko mundua
    03. Paradisuan
    04. Denboraren bidaian
    05. Entzun
    06. Interludio
    07. Benetako amodioa
    08. Revolution
    09. Them belly full (but we hungry)
    10. Zu zeu
    11. Azala ilunagoa
    12. Errealitatea besterik ez

TWITTER
BIDEO

No more tour (trailer)