1. Rude
    Barriobeat

    Barriobeat


  2. M054CD CD

    Luca Lombardo aka Rude Bolognako musikaren historiaren parte da. Siziliako emigrante familia batean jaioa 1964an, Alemanian eta Ingalaterran hazi zen, eta orain Italian bizi da, musikaren munduan murgildurik 1984. urtetik. Ruderen proiektua 1995an jaio zen Ghetto 84, Bolognako (Italia) punk-rock talde mitikoa, banatu zenean, Italian zuzeneko emanaldi azkar eta suminduetan dub eta rapa nahastu zuen lehen taldeetariko bat. Ghetto 84k disko bakarra utzi zigun, "A denti stretti", 1996an Gridalo Forte Recordsek argitaratua (Banda Bassotti eta beste hainbeste taldeen zigilua), 2500 ale inguru saldu zituena. Egun CD hau erabat agorturik dago eta oso zaila da aurkitzen, baina Rudek bere ospea lortu zuen emanaldien botere eta indarra zirela-eta. 1996an Rude Bolognako areto ezberdinetan DJ moduan aritzen hasi zen, gaur egun munduan zehar ezaguna den musika zabaltzen eta sustatzen, Dancehall, Drum & bass, reggae, ragga eta break beatsek pizten dioten grinarekin nahasturik. Samplerrak eta perkusio makinak ere erosi zituen Londres eta Parisen urte bete igaro ondoren, egun izen handia daukaten artistekin harremanetan izan zen, ADF, Mano Negra, Roni Size, Congo Natty. Gero Italiara itzuli zen bere proiektua garatzeko. 1997an Banda Bassottiren bitartez Kaki Arkarazorekin harremanetan jarri zen, Negu Gorriak (Ruderen talderik gogokoenetarikoa) taldeko partaidea, “Ride Boy Rock” grabatzeko, bere lehenengo lana bakarka. Dub nahasketa gordina, breaks & punk, errealitatean oinarritutako hitzak ziren. CDa Euskal Herrian grabatu eta nahastu zen Kaki eta Buburekin (Ghetto 84ko lehenengo gitarra jolea) eta oso kritika onak jazo zituelarik Europa osoan. 1998tik 1999ra Rude DJ lanetan aritu zen club eta squat ezberdinetan, Bolognako Reggae DJrik maiteena eta errespetatuena bihurtu zelarik, Jamaikan ere jo zuelarik maiz (oso arraroa Europako DJ batentzat). Bere club ohikoena, Sottotetto, Italiako dantza gunerik ezagunenean bihurtu da, eta Italiako iparraldeko herri guztietatik joaten dira Ruderen soinuarekin dantzatzera. 2000. urtean berriz talde gazte askorekin izan zen lanean, baita Italiako artisten lanak birnahasten: 3mende, Melanzana, Neffa, adibidez. “Resistance Dub” bere kantua “Free Mumia” (Esan Ozenki-Gora Herriak 2000) CDan publikatu zen Primal Scream, ADF, Fermin Muguruza, Zion Train eta Rootsman bezalako taldeen kantuekin batera. “Barriobeat” ideia 2001ean jaio zen bere lagun eta sustagarri den FMren kantu batzuk entzun ondoren. Rudek aintzinako ska break beats, jungle eta dub soinuak kunbia soinu elektroniko eta abarrekin nahastu zituen. Grabaketa sesio hauek bere lagunen laguntzaz, Pekos perkusio eta programazioan eta Jama gitarra eta baxuan eta sekretupean burutu ziren, estudio txikietan, Rudek legearekin izandako arazoak zirela eta. 2002an Banda Bassottirekin abestu zuen “Así es mi vida” nazioarteko elkartasun CDan, "Arbetsloose march" judutar-ghettoko kantu zaharra egin zuelarik, borroka eta itxaropen kantu ederra. Hala era, Rudek bere musika garatzen jarraitzen du drum & bass elementuak eta kale poesi haserrea garatuz, "Quanti Siamo..?" pelikulan erakutsi zuen bezala. Enza Negroniren pelikula da hau. Zuzendaria harriturik geratu zen Ruderen hi-fi soinu lehorra eta haserrearen estilo melodikoa zela-eta, eta bere pelikularen musika osoa konposatzeko eskatu zion. Pelikularen istorioa Bolognako Hooligan gazte bati buruz zen, bere burua bota zuena eta Italiako underground kulturaren erreferente nagusia bilakatu zena. 2003an Rudek Fermin Muguruzarekin In-Komunikazioa disko izugarrian kolaboratu zuen. Urte berean Jai-Alai Katumbi Expressek Italian egindako biran, Manu Chaoren “Mr Bobby” kantaren bertsioarekin jardun zuen. “Barriobeat” diskoan agertzen den kantua. Aurten, 2004an, Bartzelonako La Kinky Beatekin lan egin du abestuz eta hauen musika birnahastuz, eta bere “Barriobeat” lana bukatu eta nahastu du, bere kantuekin pozik geratu arte. “música bastarda” deitzen du berak jorratzen duen musika, kaleko eta hiriko soinu guztiak batera nahasturik. Ez deitu munduko musika, hau kaleko musika garbia baita, zorionez nahastutako drum & bass, skunk, latin–break beats. Orain Rudek abestuz, mc-rena eginez eta samplerrekin dabil Italiako zuzeneko onena eskaintzen duen taldearekin, Roy Paci & Aretuska… Baita Europa gurutzatzen bere estilo bakarra hedatuz.
    01 Skandallera Town
    02 Allien Skank
    03 More water, more food
    04 Skannabis
    05 Cybercuba
    06 EZLN in dub
    07 Bajo y batteria
    08 Come Selecta
    09 Radio Gap (Redstar rmx)
    10 Special Sttoretto Soundclub
    11 Barriobeat
    12 Libere forme di dub
    13 Universal sound system
    14 Skandallera version
    15 Mr Bobby (rmx)

TWITTER
BIDEO

No more tour (trailer)