1. Negu Gorriak
    Ideia Zabaldu

    Ideia Zabaldu


  2. EO057CD CD

    Negu Gorriak taldekoek itxaropenerako arrazoia aurkitu zuten: “Ideia zabaldu”. Titulu horren pean disko positiboa eratu zuten, disko baikor bat baino. Esaterako Spearheaden “Home” kantuak aurreko iluntasuna, atzean utzi zuen, ahantzi gabe. Zapatisten azken iraultza erromantikoak (“lehenago jendea”), Irlandako bake prozesuaren hasierak, Ferminen lehen semea jaiotzeak eta Ertameriketan egin izan zituzten egonaldiek lana testuinguruan jartzen laguntzen dute. Ukabila zabaldu eta eskua erakutsi, edozein pertsonari ez eman arren. Gauza bat da positibo izatea, eta beste bat, guztiz ezberdina, inozente izatea. “Ideia zabaldu” diskoa Mano Negraren “Casa Babylon”en urruneko senidea da. Lanak doinu zaparrada jaso zuen, horietako asko latinoak, beti era errazean bat ez etorri arren. Izan ere, lanak zehaztasuna galdu zuen, estilo gehiegi gurutzatzen eta sarritan oso riff topikoaz baliatzen temati jardun izanaren ondorioz. Era berean, azaleratu egin zuen Ferminek bere ahotsa kadentzia-erritmora egokitzeko zuen zailtasuna. Ferminek berak aitortutako zailtasuna, eta saihestu zuena “Nire baitan daude biak” kantuan Sorkuni (Kashbadekoa) mikroa ematean, eta “Aizu” kantuan Irantzu Silvari eta Javi Pezi (De La Soul hutsa) ematean ere. Kantu ederra da azken hori, ihesdun gaixoak ulertzeko eta haien bazterketaren aurka borrokatzeko. Elkartasun internazionalistaren sentimendu positiboak batu egin ziren ("Salam, agur"), elkar ulertzeko eta errespetuzko mezuekin, sexismoa eta ume-esplotazioa salatzeko, adierazpen askatasunaren alde aitorpen ausartarekin: “Nire baitan daude, biak, tiranoa eta askatzailea / Borroka nire baitan hasten da. / Aska ditzagun geure buruak”. Ia amaiera. 8a nahi eta 7an geratu da.

    Xavier Cervantes

    01 Hitzaurrea
    02 Hitz egin
    03 Ipurbegia
    04 Nire baitan daude biak
    05 Ideia zabaldu I
    06 Ideien kontrabandoa
    07 Bakartia Hondarribian
    08 Ezagutu hire lagunak
    09 Aiako txikito
    10 Hiri gerrilaren dantza
    11 NG brigada peligros
    12 Aizu
    13 Salam, agur
    14 Ume hilak
    15 Oliver Iparra
    16 Ideia zabaldu II
    17 Potroengatik

TWITTER
BIDEO

No more tour (trailer)