1. Negu Gorriak
    Gure jarrera

    Gure jarrera


  2. EO001CD CD

    1991ko diskorik onena, Rockdeluxen arabera. “Negu Gorriak” diskoan erabili zituzten musika baliabideen eraginkortasuna erakutsi zuten berriro ere. Diskoaren oinarria ganoraz osatuta dago, rock, rap eta reggaez, ordena horretan. Oinarri horrek aukera eman zuen crossover baino harago doazen forma berriei zabaldutako egitura altxatzeko. Diskoan Fugazi ("Song Number One"-en bertsioa), Los Van Van, Sly Stone, George Clinton, Linton Kwesi Johnson, Bad Brains, Aretha Franklin, Rubén Blades eta beste erreferentzia asko kateatu zituzten. Erritmo metalikoen eta p-funk gitarren zutabeek azpimarratu zuten taldearen jarrera irmoa zela eta ez zegoela amore ematerik. “Gure jarrera” diskoa ospakizun zuhurra da, patuaren ("Lehenbiziko bala") eta gorrotoaren ukituak dituena. Ezinezko ametsez baino, benetako konponbideaz hausnartu zuten. Zinismoa ironiaz saihestu zuten ("Zipaioen matxinada"), eta salatu beharrekoa beldur barik salatu zuten (orduko Rodríguez Galindo Teniente Koronelari “Ustelkeria” kantuan: “Guardia zibilak tona inguru kokaina harrapatu eta komisaldegian 150 kilo desagertu hituen”. Galindok taldea salatu zuen. Epaiketak guardia zibilaren aldeko sententzia eman zuen, errekurtsoen zain egon arren. Handik denbora batera, Galindo kartzelaratu zuten tortura eta gerra zikineko kasuetan ustez inplikatuta zegoela). “Gora herria” bihotz latinoamerikarrez jo zuten, eta Victor Jararen erresistentziarekin (“Eztarri indartsuak / ezin dira ito) eta herri matxinaden itxaropenarekin bat eginda. Diskoaren ia amaieran, Anton Reixak, Public Enemyri egindako beste keinu batekin, bere buruari galdetu zion: "Nork dio beldur euskaldun planetari?” (lle teñem a un planeta vasco?) Lizarrako hitzarmena baino 8 urte lehenago. Itxaropentsua. 8´5.

    Xavier Cervantes

    01 Sarrera
    02 Lehenbiziko bala
    03 Ez dezagun sal
    04 NG badoa
    05 Bisitari iraultzailea
    06 Itxafero mekanikoa
    07 Zipaioen matxinada
    08 Begipuntuaren xedea
    09 Buru garbiketa
    10 Song number one
    11 NG, geurea da garaipena
    12 Beste kolpe bat
    13 Ustelkeria
    14 B.S.O.
    15 Azkena
    16 Euskal Herri nerea
    17 Epilogoa (Gora Herria)

TWITTER
BIDEO

No more tour (trailer)