1. Negu Gorriak
    Negu Gorriak

    Negu Gorriak


  2. EO088CD CD

    “Ikusi eta ikasi” kantatu zuten Delirum Tremens taldekoek, eta “Esan ozenki” gehitu zioten Negu Gorriak taldekoek. “Esan Ozenki” izan zen historia egin zuen debutaren ataria. Ez zuten zalantzarako tarterik utzi: “Euskalduna naiz eta harro nago!”. Ez zen kontsigna bat, hemengo egoerarako egokitze erraz bat. Borroka guztiak berberak direla ikasi zuen Ferminek. Malcom Xen hitzak, Spike Leeren irudiak eta Public Enemyren musika erabil zitezkeen, parabolaren bitartez beste errealitate batzuk interpretatzeko. Historia bat eta bakarra dago; kontatzeko era asko dago, ordea. Negu Gorriak taldekoek berea kontatu zuten “Radio Rahim”, “Irakatsi ziguten historia”, “Naparheid”… kantetan. Baina baita “Malkoak” eta “Amodiozko kantak” kantuetan ere: maitasunezko kantuak, negar tantaren eta espetxeko bakardadearen suminaren baitan. Kantuak kantu, “Negu gorriak” diskoak jarrera bat aldarrikatu baino, jarrera hori defendatzeko tresnak aurkeztu zuen: hip hopa (Public Enemy, Eric B & Rakim, Ice-T, De La Soul, Neneh Cherry), hardcorea eta metala (RKL, Suicidal Tendencies), raggamuffina... uste sendoak, koherentziaz eta umore-senarekin ("Bertso- Hop", "Ragamuffin jaia"). CDak "Gaberako aterbea" zuen: Mikel Laboari "Txerokee"-an egindako omenaldia (Elkar, 90). Iniziaziozkoa, sentibera eta gogotsua. 8a.

    Xavier Cervantes

    01 Esan Ozenki
    02 Irakatsi ziguten historia
    03 NG dator
    04 Azken tangoa
    05 Nahi duzuena (Milenioa II)
    06 Amodiozko kanta
    07 Bertso-Hop
    08 Radio Rahim
    09 Seinalea
    10 Nire bizitza osoa
    11 Malkoak
    12 Napartheid
    13 Raggamuffin jaia
    14 Bide baten bila
    15 Gaberako aterbea

TWITTER
BIDEO

No more tour (trailer)