1. Fermin Muguruza
    Asthmatic Lion Sound Systema

    Asthmatic Lion Sound Systema


  2. Talka020CD CD

    Ziurgabetasunaren burdin hesien artean surf eginez dator berriro ere Babelera mandatari berezia. Behar-beharrezkoa duen haizearen bila korritzen ditu geografia bidegurutzeak, mapa likidoetan ageri ez diren borroken berri emateko. Bartlebyk nahiago luke ez egitea, baina irundarrak beharrezkoa du. Fermin saiatua, harria bultzatzeko Sisifori eskua botatzeko prest beti. Lehoia baino mugitu ezinik lehertuko litzatekeen tiburoia da. Atlantikoa zeharka dezake abeslari zaharren bila edo Europako txingarren gainean aritu daiteke saltoka, nagikeriaren hotzek ahantzarazitako berotasunaren bila. Fermin nekaezina, argi eta garbi oihu egiten tematua. Euskalduna baino mediterraneoa, bailara hezeen eta suntsitutako kaleen artean dabilena, joan-etorriko hitzak lagun dituen gizona, inperioaren izotz artean edo unibertsoaren hiriburuko neoi artean durundatzen diren ahotsak biltzen dituena. Mendeak pasa egiten dira eta Babylon handian simulakroaren aginteak darrai. Ametsak ahiturik erortzen dira, baina etorkizuna da idazteke dagoen gauza bakarra. Beti egongo da norbait antzokiko burdin barrak bihurritzeko prest, entzun nahi duenari gogorarazteko atzoko desioak ez direla inoiz isilaraziak izango. Negu gorrian zabaldutako ideiak gidatzen ditu lehoi asmatikoaren urratsak. Faxismoaren etsai nagusia gizakia da. Errespetua, Vasili maisua. Gogoratzen? Bai, malenkonia ukitu bat. Nork egingo dio aurre? Fermin orekaria, oinarrizko partikulak lotzen dituen soka gainean dantzan: hip hopa, reggaea, soula... Badator tiburoia arimaren kontaketak arinduz, munduko hizkuntza guztietan parranda egiteko asmoarekin. Fermin MC asmatikoa, erritmoaren ur azpian arnasa nola hartu ikasten ari dena, beste ahots batzuk gu itotzen gaituen ziurgabetasunaren burdin hesien artetik ideia pasatzen duten bitartean.

    Xavier Cervantes

    01 Balazalak
    02 Shoot the singer
    03 Iragarkien tartea
    04 Ezin ihesi Berlin
    05 Itzuliko naiz
    06 Asthmatic Lion
    07 Simulakroa
    08 Loturak
    09 Ez sailkatu
    10 Hau Dena
    11 I come from
    12 Milaka bilaka

TWITTER
BIDEO

No more tour (trailer)