
Argazki liburua + DVD Fermin Muguruzaren azken bira 500 argazkien bidez 200 orrialdetan, gehi 2 orduko DVD batean osagarri gisa. Paris, Durango, Iruñea, Donibane Garazi, Barcelona, Berlin, Mosku, Amsterdam, Mexico DF, Caracas, Habana, Tokyo, Donostia…aparteko lekuko baten begiradapean. Fer Apoa, Muguruzaren azken abentura honen eskifaiako partaidea izan da, eta logistikako lanetan ihardutzeaz gain, irudiak gordetzen zituen. Batzutan argazkien bidez, bestetan bideo-kamerarekin, bira mundial honen testigantza izugarria lortuz. DVDan, iaz Barakaldoko BECen eginiko kontzertuaren laburbilpena jasotzen da, kontzertu harek, aurtengo bira eragin baitzuen.
DVDaren edukia
BEC: 18/98+
1. Baxua eta Lurra
2. Euskal Herria Jamaika Clash (+ Daniel Rey)
3. Newroz
4. Plastic Turkey (+Masta Blasta)
5. Mendebaldarketa (+Anari+Eneko)
6. Yalah, Yalah, Ramallah ! (+DAM)
7. Nik Baditut Sei (+Bad Sound System)
TOUR 2007:
Viña Rock Festival:
1. Maputxe
2. Azoka Eguna
3. Redemption Song
4. La Fille du Quartier Populaire
Mexico DF (Zócalo):
5. In-komunikazioa
6. La Línea Del Frente Caracas:
7. Hitza Har Dezagun
8. El Ultimo Ska
Donostia (birako azken kontzertua):
9. Milaka Bilaka
10. Ikusi Mendizaleak
11. Gora Herria Dub Manifest (Bira osoaren irudiekin)
ROAD MOVIE Tour 07 (Munduari bira 50 minututan)
Hegan egiten
[Fer Apoa]
Ikasten Bidai ahaztezin honetako lagun guztiei eskainia.
Maite ditut aireportuak. Jendea bertara iritsi eta abiatu egiten da bertatik. Gune biziak dira, bizitzak, ametsak eta istorioak gurutzatzen, ukitzen, topatzen eta galtzen diren tokiak. Une iragankorrak, jakinguraz beteriko begiradak, hizkuntza ezinezkoak eta jende paregabea. Bizitza den bezalakoa, izugarria. Izan ere, aireratzen den hegaldi baten modukoa da bizitza, ezagutzen ez dugunaren bila garamatzana, hodei gorri eta grisen artetik, lumaz beteriko basoak atzean utziz, urrutiko zerumugak zeharkatuz, azkenean, dantzaleku erraldoietan lurreratzeko. Mundura lotzen nauen kristal erraldoiaren aurrean eserita nagoelarik, ikusten ditut helizeen jira-bira, amesgaiztoak zeru amaigabean desegiten, ametsak isil-isilik nire zerura hurbiltzen, urrutian itsasoaren nahasmena atzean uzten duten kaiukoen arrasto zuria eta hain urrun ez dauden guden leherketek sorturiko dirdira laranjak, eta pentsatzen dut beste batzuk ez dutela nire zortea izan. Bidai hau egitearen zortea. Mundua irauli nahiko nuke. Buelta eman. Bizi dugun globo zikina emakume eta gizon askez beteriko aireportu handia bihurtu, mugarik, migrazio kontrolik, beldurrez itsuturiko begi zelataririk eta legezko zein gorrotozko uniformerik gabekoa. Bai, maite ditut aireportuak, ihesguneak, topaguneak, amesguneak direlako. Etorkizunekoak, etorkizunari begira daudenak. Ibilera ezezaguneko hiriak, esnatze isilekoak. Jainkorik gabeko etorkizunean, pertsonen omenez eraikitako katedralak. Hor goian ez dago inor, gu bakarrik, gure baitan bildurik. Eta nahikoa da hori. Gainerakoa, bizitzaren bakardadea, ospitaletako itxaron gela erraldoi baten antzekoa da. Beraz, aireportu batean ostatu hartuko dudalakoan nago, barka nazatela Toño eta Jaionek, lagunek, baita Amuteko beste bizilagunek ere, izan ere, hegan egiteko beldurra galdu baitut. Onena oraintxe dator. Hoberena etortzear dago. Osasuna eta bidai on, lagunok!!!




