1. Fermin Muguruza
    FM 99.00 Dub Manifest

    FM 99.00 Dub Manifest


  2. EO184CD CD

    Hauskortasuna eta sendogarriak Zenbaitetan bertopaketa bihurtzen dira topaketak. Bere abestiei esker ezagutzen nuen Fermin, hitzak gardenak direlako eta bere burua dutelako hizpide, bere infanteria eta enbaxada direlako, beti ere aurretik doazelako.

    Bere pentsaeren lelo direlako eta sendogarriei hauskortasun handia darielako. Izan ere, Ferminek bizar-xaflak bailiran zorrozten ditu hitzak, eta abestiak-uste sendoak nahasten ditu ahapaldiak lubakien moduan erabiliz, bere ideien adierazpen musikala. Hitzen eta pentsaeren nazioartekoa. Internazionalismoa globalizazioaren aurrean. Ekhi ederra, doinu ederra. Zinkaz ari diren gazte horiek ez dute hotzik sentitzen, dio Dub Manifest honek uneren batean, eta egia da. Horrexegatik Ferminek oihu egiten, dantza egiten eta ekialdera begira jarraitzen du, abestiak ostatuetan eta auzoetan, kaleetan eta plazetan barrena, aurkezten. Urruneko lurraldeetako istorio hurbilak kontatzen dizkigu, armaz altxatutako lurraldeetako istorioak, bortizkeria latinoamerikarrez zipriztindurikoak, egiturazko bortizkeria bizi duten lurraldeak, aspaldiko bortizkeria bizi dutenak, non deabruak bere lurrak lantzen dituen eta goizero haurtxoak bekokian musukatzen dituen, non gorrotoa ahaleginik egin gabe loratzen den amen eguneroko negar-malkoekin ureztaturik. Horrexegatik, Ferminek, horren guztiaren jabe izanik, bizitzari, bizitza gaiztoari, larrialdietarako irteerak bilatzen jarraitzen du, berriro ere oinazeaz hitz egiten du egunen batean oinazea betikoz galduko delako pozarekin. Musikari jakintsua, zaildua, transhumantea, musikari ibiltaria, hots eta paisaien bildumagile xehea, talde askotako musikaria eta muga ugari. Laguntzaile ditu Nacho Murgui, Zebda, Wagner, Muñeko, txalapartariak eta raperoak, eta beste asko eta asko, lagunak eta gonbidatuak, lan honetan esku hartzen dutenak beren haizeekin, ahotsekin eta uste sendoekin. Ohikoak ezagunak genituen, talde brigadista, eskuzabala, Hozkailu baten barruko aldea berotzeko gauza; talde indartsua, bere musika-tresnen zorroetatik opariak eta melodiak eskaintzen dizkiguna. Zenbaitetan bertopaketa bihurtzen dira topaketak, eta honako honetan halaxe da. 418 hitz beste horrenbeste dantza, besta eta borrokaren truke. Kortatu eta Negutik hasirik, gero Dut eta beste batzuekin, beti ere ostatu eta kaleetan barrena, gure adoleszentziako eremu leunetan barrena laguntzen. Honelakoxea da FM 99.00 Dub Manifest hau. Jai giroan eginiko bidaia, distiratsua, zinkaz ari den gazte bat hotzik ez sentitzeko. Amodio eta gorrozko kantak, bere infanteria eta enbaxada izaten jarraituko duten hitzez beterik, beste askotan bezalaxe Fermin Muguruza hizpide dutenak, bere zalantzak eta uste sendoak, memoriako tatuajeak, hauskortasuna eta sendogarriak aipatzen dituztenak.

    Fernando León de Aranoa

    01 FM 99.00 Dub Manifest
    02 Ekhi eder
    03 Bere-Bar
    04 Itaka berriro
    05 Gizon armatuak
    06 Big Beñat
    07 Mendebaldarketa
    08 Diru espainol zikina
    09 Radical chic
    10 Irudikeriak

TWITTER
BIDEO

No more tour (trailer)