1. Fermin Muguruza
    Brigadistak Sound System

    Brigadistak Sound System


  2. EO150CD CD

    Leku askotan ibilia naiz eta Ferminen arrastoekin topo egin dut han eta hemen. Haren taldearen izena zen batzuetan, horman sumindura bizian grafitiratua, kanta bateko oihartzun erebeldeak ziren beste batzuetan, oihu garratza beste zenbaitetan. Baina musikarako deia egiten zuen imintzioarekin egin nuen topo gutiz gehienetan, musika haren ideologiarako deia zen hura, baita musika hura idatzi zuen tipoaganako deia ere. Kortaturi zernahi leporatzen zioten ska bandak topatu nituen Mexikon (nor arraio ziren Lauren Aitken, Specials, Skatalites edo Desmond Dekker?). X-an gurutzaturiko aizkorak azaldu zitzaizkidan Parisen, banda handi egun isilpeko baten jantzietan eta &endash;garrantzitsuagoa da hau&endash; gogoan! Kuban jakin nuen zeinen garrantzitsua izan zen Ferminek Dutekoekin eginiko azken bisitaldia rocka Rolling Stonesenez baino Cheren irakatsiez mamitzen duten talde ugarientzat. Estatu Batuetan, Venezuelan edo Argentinan sumaturiko arrastoez ere mintza ninteke; nonahi aurkitu ditut Kortatu, Negu Gorriak, Fermin Muguruza eta Dut, edo Ferminen beraren diskoak, baita haiengan sinetsi dituzten pertsonak ere. Gauzak aldatu beharraz, iraultzaz, justiziaz, borrokaz, mintzo zen jende hura sarritan. Haien artetik, inork gutxik esango zituen hiru hitz segidan euskaraz, eta ez ninduen horrek harritu: ez dago egia gorderik duena ulertzea beste aukerarik. Internazionalista izan zaitezke &endash;eta hala behar du, hala sentitzen baduzu&endash; eta aldi berean zeure kulturaren alde borrokatu. Bokazio horrexek argitu du "Brigadistak sound system". Kanpotik barnerantz. Barnetik kanporatz. Ontzi komunikatuak luzatu ziren halako batean Irunen eta munduaren artean. Sekula ez dute hobe jardun, orain ongi ikusten ari garen bezala. Leku askotan ibilia da Fermin eta lagun asko egin ditu bere musikaz. Eta horixe aurkeztu digu oraingoan bere lagunekin batean, ibilaldi horien diskoa, bidaia baten antzera enztuten dena. Eskalak: Paris, Habana, Caracas, Erroma, Buenos Aires, Los Angeles, Bartzelona, Biarritz, Londres, Azkarate. Ibilgailua: reggaea, bere oinarrizko mailatik &endash;roots&endash; egungo bilakaeraren emaitzaraino &endash;jungle&endash;, eta tartean ska festak, aldarrikapenak ragga klabean eta, areago, dub bat ere. Mad Professor aitzindari handiak fakturatua da azken hau, diskoari hasiera eta bukaera ematen dion kanta, Urrun. Banda Bassotiko anaia batzuekin abiatu da Fermin, Desorden Públicoko metal suntsitzaileekin (Latinamerikako ska hoberena) segitu du eta bat egin du ondoren Angelo Mooreren (Fishbone) ahotsarekin. Makinak programatu dituzte, han eta hemen, Xabi Peryk eta Tom Darnalek (P18aren ondoko ikus-ameslariak) Tijuana No eta Aztlan Underground musika-muga latz, gogor eta bizi baten ikuspegi desberdinak eskaini dituzte. Mendean galduriko lagun leial baten ikuspegia, Manu Chao. Amparonoiaren bizitasuna. Hechos contra el decorokoen adorea. Inadaptats eta Parabellum. Eta hor daude beti Iñigo Muguruza eta Kaki Arkarazo bidai lagunak (diskoaren alde handi baten ingeniaria da Kaki). Eta Van-Van mitikoen tinba-brigadakoen haize eta perkusio-soinuak. Eta Todos tus Muertos/Lumumbakoen dub-konexioa. Eta Spartak Dub Internationalekoen ragga. Ezin konta ahala lagun eta ideiakide daude hemen, Brigadistak sound system honen kaxa korrokilduetatik datorkigun grafiti sumindu horren, oihartzun errebelde horren, oihu garratz horren ezinbesteko osagarriak dira guztiak. Ozen entzun bedi!

    Bruno Galindo. Madrid, maitza 1999

    01 Urrun
    02 Hitza har dezagun
    03 Newroz
    04 Puzka
    05 Harria
    06 Lagun nazakezu
    07 Eguraldi lainotsua hiriburuan
    08 Maputxe
    09 Brigadistak
    10 Oasiko erregina
    11 54-46
    12 Ari du hotza
    13 Nazio ibiltaria naiz
    14 Urrun Dub

TWITTER
BIDEO

No more tour (trailer)