1. Fermin Muguruza
    Nola? Irun meets New Orleans

    Nola? Irun meets New Orleans


  2. TALKA3334 CD+DVD

    FERMIN MUGURUZA: NOLA? IRUN MEETS NEW ORLEANS
    “Musikari irundarrak Louisianako hirira, mundu osoko hiriburu musikaletako batera, jo du, bertako musikariekin disko bat grabatu eta dokumental bat filmatzeko.

    Katrina urakanak New Orleans astindu, hiria nolabait berriz hastera kondenatu eta hamar urtera, Fermin Muguruza Louis Armstrong, Wynton Marsalis, Phil Anselmo (Pantera) edo Lil Wayne musikarien jaioterrira joan da, Jonathan Freilich ekoizlearen zuzendaritzapean bertako musikariekin 10 kantuz osatutako diskoa grabatzera.
    Euskal Herria Jamaika Clash diskoa grabatzeko Jamaikara egin zuen bezala, disko berri honetan pauso bat aurrera egiteko munduko beste musika hiriburu batera, Mardi Grasen hirira, jo du oraingoan irundarrak.
    Irun meets New Orleans lanean, gainera, Fermin Muguruzaren ibilbideko 10 kanturen ikuspegi berri bat ez ezik, Nola? dokumentala ere aurkitu ahal izango dute zaleek. Lan horretarako, kameraren atzealdera lerratu da berriz Muguruza, besteak beste Al Jazzera katearentzat arabiar musikari buruz filmatutako lanetan egin zuen bezala.” (Natxo Velez)

    CD - track list: IRUN MEETS NEW ORLEANS
    1. Kolore Bizia (Negu Gorriak)
    2. Etxerat! (Kortatu)
    3. In-komunikazioa (Fermin Muguruza)
    4. Mess Around (Ray Charles)
    5. Zugarramurdin Akelarrea (Fermin Muguruza)
    6. Dub Manifest (Fermin Muguruza)
    7. After-Boltxebike (Kortatu)
    8. When I die (Kermit Ruffins)
    9. Gora Herria (Negu Gorriak)
    10. Black is Beltza (Fermin Muguruza)

    DVD – Dokumentala. Zuzendaritza: Fermin Muguruza
    “NOLA?”k paralelismo handiak ditu "Treme"ko atal batekin: kantuak oso ongi integratuta daude kontakizunean, eta protagonistek kontatzen dutenarekin estu lotuta. Horrela, musika narrazioaren beste pertsonaia bat bihurtzen da. Hari gidaria WWOZko George Ingmire esataria da, bera ere dokumentalista eta urakanaren eraginari buruzko hainbat irrati-saiakeraren egilea. Bere speech kritiko eta ironikoan txandakatuz doaz diskoaren grabaketaren kontaketa eta gaur egungo egoera zertan den”. (Miquel Botella)


TWITTER
BIDEO

No more tour (trailer)